XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Prolematika hau berariz Biblian aurkitzen ez den arren, ez zaio guztiz arrotz hartan esaten denari, ikusi berria dugunez.

Izadi indarretara muga ez litezkeen Jesusen mirarizko ekintza guztiak Ebanjelioetatik erauzi nahi izatea handi samarra litzateke benetan.

Munduan, beharrik eta Jainkoak nahita ezezik, mirariz ere gertatzen dira gauzak, hau da, kausa kreatuen berezko indarren gaindi dauden gauzak ere gertatzen dira.

Mirarietan handiena, Jesusen berbizkundea da, Kristoren gorputza hilobiari erauzia izan zitzaion eta aintzatua izan zen, eta Jainkoak hala emanda, bere lekukoei agertu zitzaien (ik. Ap Eg 10,40).

Mirariak, Jainkoaren aldetik begiratuta, ez dira aparteko ekintzak; soilki, aparteko eginak dira: mundua eusten eta mugiarazten duen Jainkoaren betiko ekintzaren aparteko eginak....

Nire Aita, dio Jesusek, lanean ari da oraindik (Jn 5,17).

Nahiz eta mirariek izadi indarrak gainditu, baliteke Jainkoa haietaz baliatzea, beren indarrez gain jasotzen dituelarik, miraria egiteko.

Jainkoaren eskuhartze harrigarriak ez du ordenabidea deuseztatzen; miraria ez da Jainkoaren apeta hutsezko egintza; graziazko ordenabidearen zerbitzuan dago: ordenabide hori indartzen duen kreazioaren ordenabide osoan sartzen da.

Gainera, izadi indarrak gainditzen dituelako, mirariak harreman hestua du graziarekin, Jainko seme-alaben mailara jasotzen gaituen graziarekin, eta orobat, Nazareteko Jesusen gizatasunaren aparteko jasokuntzarekin: gure artean bizi zen Jainko Semearen (Jn 1,14) gizatasunetik zetorkion jasokuntzarekin alegia.

Miraria, gainera, kreazio berriaren, zeru eta lur berrien, Jesus berbiztean sartu zenekoaren, eta guk harengatik espero dugunaren aldarrikatzea da, eta hasikin bezala nolarebait jadanik burutzea.

Mirariak ez du hausten izadi legerik, gainditu baizik; denbora berean, intzirika eta antsika dagoen kreazioaren alderuntz doa (ik. Erm 8,22).

Mirariaren aurrean, gizakia zur eta lur geratzen da; izan ere, honen bidez, munduak bere zentzurik sakonen eta misteriotsuena agertzen bait dio: munduan gertatzen da, Jesusek, gure Salbatzaileak, ekarri eta agertu duen giza bekatariaren erospen eta berrikuntza.

VII. Bizitzaren misterioa heriotzearen ondoren Testu zaharra, 396 paragrafoa: Berbiztuko dira izenekoa.

Testu berria Guztien biztueraren zain Arestian, agindua izan zaigun bizitzaz mintzatu gara, baina gehiago xehetu gabe.

Heriotze ondoko bizitza nolakoa izanen den planteatzean, Biblian hauxe nabari dugu: Liburu Sainduak hildako gizaki osoaren, gorputz-arimen biztueraz mintzo direla.

Alabaina, biztuera hau, Elizak espero duen Jesukristo gure Jaunaren etorrera aintzatsuarekin elkarlotuta dago.

Horrez gero, non da guk maite genuen hildakoa heriotze ondoan bertan? Galde honi Bibliak ez dio erantzun zehatzik ematen, han-hemenka barreiatuak dauden argibide batzu baizik.

Bibliak ez du bero asmoa, beste bizitza nolakoa izanen den xeheki adiaraztea.

Har ditzagun, beraz, Bibliako hitzak aurre-iritzirik gabe.

Zer dio, bada? Jesusi buruz hauxe dago idatzia: (...).